entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Rafa Cabeza 2006

The Astronaut Dismantles HAL Amplifier

Rock CD
Amplifier Erresuma batutik datoz, Manchester aldetik eta 2004. urtean plazaratu zuten estreinako disko hau. Ingeles bandekin askotan gertatzen den bezala, haien aurreko rock talde handien omenaldi gisa jaio zen Amplifier. Begirunea zor diete The Who edo Led Zeppelin bezalako taldeei. Eta nork ez? Diskoa egiteko ez dute gastutan erreparatu eta ekoizleak Sel Balamir eta Steve Lion izan dira (The Cure, Depeche Mode). Nahasketak, berriz, Chris Sheldon-ek (Foo Figthers, Feeder) egin ditu. Udaran zuzeneko emanaldi ikusgarriak eskaini dituzte Deftones, Therapy? edo Melissa aur def Maur (Smashing Pumpkings) bezalako jendearekin. Diskoak sei kantu biltzen ditu, bost minututik gorakoak ia denak. Salbuespen bakarra minutura iristen ez den kantua da. Indarra eta distortsioa zati eklektikoekin nahasten dituzte eta oso emaitza hipnotikoa lortu dute.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.