Argentinar jatorria duen Diego Garcia buru duela, taldeak 80. hamarkadako doinuak dakarzkigu gogora, new wave ukituko rock erromantiko baten eskaintzeko. Bere musika biluztua agertzen da: gitarra lerroak begiratuki jarriak dira, teklatuek giroa ezartzen dute, melodiak abilki landuak dira, etengabeko baxuak nahiz bateriak ederki janzten dituztelarik