entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txabi Fun-Tsak 2002

Studio Dom Lighting Head

Funk CD
Sockers Hi-Fi-ren partaidea izan zenaren azala zein kolorekoa den jakiterik ez badugu ere, zalantza izpirik ez bere musikaren kolorea zehazteko. Black power, gogotik. Izan ere, Dorset-ko ingeles honek oso garbi ditu gauzak bere gustu musikalei dagokienean: anitz dub, dance hall, funk pixka bat, ukitu brasildarrak eta haize latinoak. Osagai hauek baliatuz, Studio Don bere eskaintza osatzen hasten da. Aipatu estiloekiko maitasuna esplizituki erakusten du eta lortu ere estilo horiek guztiak biltzea, bakoitzaren historiari traizionatu gabe, aurrez ezarritako kortseetan erori gabe. Emaitza berezia da, entzuten dena berrikuntzarik ez badakar ere, berezko espazioa ediren baitu. Erdi eta behe-denboren artean, dantzalekuetan zein etxeko kuxinen gainean ke artean erlaxatuta entzuteko aproposa da Lighting head hau. Me and me princess abestiak bere bakarkako ibilbideari ospea eman zion; dance-hall eta break-ak, ukitu aspaldiko batekin, 80ko hamarkadaren hondarrean Londreseko dantza pistak menean hartu zituen hit-a gogora ekartzen diguna, Voodoo ray, A guy called Gerald-ek sinatua. Eva kantuaren bertsioa ere aurkituko dugu, Jacques Perrey egilearena, zeina Norman Cook-ek ere ber-tsioneatu zuen aspaldian. Inoren lana mesprezatu gabe, gure iritziz zegoen bezala uztea dateke onena. Kolaboratzaileen artean, Farda P (Rockers Hi-Fi) eta Singing Bird dira nabarmentzekoak. Diskoa oso ongi ekoiztua dago gainera, Sonar Kollektiv-en faktoriatik datorren guztia bezala. Finean lan on bat, bereziki musika jamaikarraren zale direnentzat. Ongi erre dezazuela!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.