entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Rafa Cabeza 2004

Streetcore Joe Strummer & The Mescaleros

Rock CD
Joe Strummer. Punk eta rockaren historian urrezko hizkitan idatzi beharreko izena. Jada urte bat pasa da mundu hau utzi zuenetik eta bere hutsunea askok sumatzen dugu. The Clash mitikoen abeslaria zenak mundua astindu zuen punk, rock eta reggae nahasketa bikain horrekin. Taldea sakabanatu ondoren proiektu askotan ibili zen, batez ere filmentzako musika konposatzen. The Mescaleros banda berriarekin hiru disko atera ditu. Hirugarren hau, onena. Streetcore grabatzen ari zirela hil zen gizona, baina horrek ez dio indar edo distirarik kendu lan honi. Hori bai, kanta akustiko batzuekin bete behar izan dute. Orokorrean diskoa hori da; kanta indartsu eta entzuteko errazak, The Clash-en garai onenetan bezala, eta akustiko gutxi batzuk non bluesa eta rocka nahasten diren. Redemption song, Bob Marleyren balada ezaguna, Johnny Cashen disko batean entzun nuen, bien artean abestua. Rick Rubin produktore ezagunak ekoiztu zuen eta The Mescaleros-ekoek parte hartzen ez duten abesti bakarra da. Kuriositate moduan sartu dutela esan genezake. Bestela, diskoaren hasiera lurrikara bat bezalakoa da. Coma Girl eta Get down moses abestiek London Calling edo Sandinista!-ko kantak dirudite. Streetcore-ren sustraiak rock, blues eta reggae-an daudela argi dago, aurreko lanek zuten folk ukitua alde batetara utziz. Horrela, niri behintzat, naturalagoa egiten zait Joe Strummer bikaina entzutea. Bere saltsan dagoela iruditzen zait. Punk Rock musikak eman duen tipo handienak agur esan digu eta zure etxean ezin da falta bere azken abentura, testamentua edo deitu nahi duzun bezala. Ez zara damutuko. Strummer forever!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.