Musika beltzaren energiaz bultzatuta datoz Acido C taldeko lagunak. Bide luzea egin behar izan dute diskoa baldintza txukunetan kaleratu ahal izateko (lehengo diskoa La Ostra Azul auto-ekoizpena izan zen, 2004. urtean kaleratu zuten eta arazo dezente izan zituzten orduko managerrarekin). Taldea 2002. urtean sortu zen Donostian musika afro-amerikarraren jarraitzaileek osatuta. Eskarmentu handiko taldea da eta kontzertu asko emandakoa. Urte guzti hauetan jasotako esperientzien emaitza da disko berria eta egia esan, disko borobila osatu dute. Musikariei dagokionez ere, talde sendoa osatu dute; base erritmiko indartsua, haize sekzio dotorea eta ahotsetan, THC taldeko Alicia eta Evaren koroek, behar bezalako estaldura eman diote kantuei. Abestiak erdaraz eta ingelesez abestuak daude. Musikalki, 90. hamarkadan, Ingalaterran bereziki, indar handia eduki zuen funk, soul eta jazzaren berrikuspenaren bideari jarraitzen diote (acid jazz deitu zuten; Gilles Peterson eta lagunek zabaldutako bidea). Musika beltzaren zaletuak garenontzat, poztekoa da Euskal Herrian horrelako doinuak lantzen duten taldeak edukitzea (Paraf