entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2004

Spanish Trojan Askoren artean

Reggae CD
Jamaikar doinuak maite ditugunontzat ezinbesteko diskoetxea da Trojan. Errez esaten da, baina oraindik ez gara diskoetxe honek gaur egungo musikan izan duen eraginaz ohartu. Zer litzateke 80ko hamarkadan Ingalaterran eta Europako beste herrialde askotan indartsu sortu zen ska eta skinhead mugimenduaz Trojanek jamaikar musika zabaldu izan ez balu? Ez gara gehiegi luzatuko, baina Treasure Isleko nagusiak, Duke The Trojan Reidek ez zuen amestu ere egingo 60ko hamarkadan bere produkzioak Ingalaterran saltzeko sortutako zigilu horrek 30 urte beranduago diskoak kaleratzen jarraituko zuenik. Egia da diskoetxeak urteetan zehar gora behera handiak izan dituela eta gaur egun multinazional baten menpe dagoela horrek suposatzen duenarekin, baina onartu beharra dago Trojanen katalogorik gabe jamaikar musikak ez zukeela gaur egun duen oihartzunik izango. Trojanek egiten dituen berrargitarapenei esker itzalean eta erdi ezkutuan zeuden altxor askok argia ikusi dute eta aberastasunaren banaketa horretan esku hartu dute Ibon Errazkin eta Kurando Roots Seekerek. Trojanen katalogo amaitezinean galtzeko ohorea izan dute eta bertatik aukeratutako harribitxiekin (70eko hamarkadakoak gehienak; roots, deejay eta dub estiloetan) bilduma sesio hau prestatu dute. Izenburua eta barruko informazio eskasa kenduta, disko borobila osatu dute, zentzu guztietan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.