entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2003

Sound Dreadzone

Elektronika CD
Ongi etorriak dread elektronikoaren etxera! Zer moduz? -Betiko musikaz aspertuta nago! -Eta? Betiko kontua. Musika ona eta txarra. Hau ona da, hau txarra da. Hau kaka bat da eta hau de puta madre dago, de la ostia. Niri rocka gustatzen zait, niri punka, niri popa eta niri technoa. Esque hau ez da rocka, hau ez da popa, hau ez da technoa, hau ez da rigia. Eta? Dreadzonek hamar urte daramatza musika egiten eta oraindik horrela gaude? Lau disko kalean eta (gu ez) oraindik irrati formulari sintonizatuak... Nork die beldur makinei? Nork behar du rocka? Nork behar du technoa? Nork behar du reggaea? Eta duba? Zer da duba? Dantzalekuan sartzeko ordainduko duzu? Alkohola azukre finduarekin edateko ordainduko duzu? Eta musika entzuteko? Nork behar ditu disko jartzaileak? Nork behar du sanplerra? Eta konputagailua? Entzun nahi dut eta ikasi nahi dut. Behin eta berriro. Probatu, dastatu eta sentitu nahi dut. Informazioa behar dut. Zuzenekoak, taldearekin eta talderik gabe. Soinu ona nahi dut eta grabeak konprimituak nahi ditut. Milaka watio. Ikusi eta dantzatu. Emanaldien berri nahi dut eta etxetik gertu nahi ditut. Eta ez badituzte ekartzen ekarriko ditut/gu. Ulertzen? Dardara neska, dardara!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.