entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Suzanne 2002

Songs For The Deaf Queens of The Stone Age

Stoner&rock CD
Aurreko lanarekin QOTSA-k rocka haurdun utzi zuen, anagrama berriari erreparatzea besterik ez dago. Restricted horren biran emandako zuzenekoek gainera argi utzi zuten haurdunaldia behar bezala zihoala -oraindik ere batzuk onanismorako joera dugu Jam aretoan gozatu genuen kontzertu puska gogoratuta-. Zantzu guztiak zuzenak zirela dirudi Songs for the deaf hirugarrena entzun ostean: basamortuko rockeroek disko gaiztoa erditu dute, rockak sekula galdu behar izan ez zuen mala osti puntu horrekin; Nick Oliveri baxu-jole mundialak eta Josh Homme (Van Gaal) liderrak duten ikutu komiko, bihurri horrekin. Batek esanen luke txikitan rockaren pertzan erori zirela eta ordutik ez dutela modaren edabe magikotik edan beharrik izan, bihotza eta tripekin (tripiekin?) egiten denak bere lekutxoa duela aukeratuen olinpo horretan. Ahaztu Kyuss-ez, pentsa orainaldian. Segur aski aipatuko banu QOTSA-en fitxaketa berriak Dave Grohl (Nirvana, Foo Fighters, Probot) eta Mark Lanegan (Screaming Trees) direla, nahikoa eta sobera izan beharko zenuke talde hau merezi duen neurrian baloratzeko. Baina halere burugogor jarraitzen baduzu, beti bezala entzutea duzu hoberena. Disko handi baten aurrean gaude, dudarik ez egin. Hor dira batetik musikariok eman izan dizkiguten ikutu melodikoko kantu klasifika-ezin horiek (Millionaire, No One Knows, Go With the Flow
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.