entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2004

Seis X Cien Askoren artean

Askotarikoa CD
Bartzelonan lekututako zigiluak sei urte bete dituela ospatzeko kantu bilduma luzea argitaratu berri du, iaz bosgarren urteurrenarekin eta duela bi laugarrenarekin egin zuen bezala. Etxeko ohitura. Ongi etorriak hortaz Houston Partyren bildumak, zigiluko katalogoaren zale baikara. Kasu konkretu honetan baina, ez da meritu handiegia zale izatea, Death Cab for Cutie, Pernice Brothers, The Posies, Parker and Lily, Superchunk eta ezagutzen ez genituen beste talde batzuek aipatu katalogoa osatzen dutenez gero. Guztira, hemeretzi kantu biltzen ditu Seis X Cien honek, batzuk argitaratuak jada, beste batzuk oraindik argia ikusi ez dutenak. Ez ditugu guztiak hemen aipatuko. Poparen bidezidorrak asko dira, eta askotarikoa da hortaz diskoko emaitza. Flim-en xamurtasuna, Summer Hymns-en doinu goxoak, The Movies-en zuzenekoaren zakartasuna, The Capitol Yearsen erregistro rockzalea, Playdoh-ren kantu elektronikoaren espazialitatea, Anomoanon-en soinu retroak, Parker and Lilyren suspensea
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.