entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2011

Santa Sangre Los Carniceros del Norte

Punk CD
Txarly Usher, Nando Fausto eta Hugo Zombie musikariek (La Casa Usher, Paralitikos eta Naughty Zombies taldeetan ibilitakoak) sortu zuten Los Carniceros del Norte 2006. urtean. Orduz geroztik, zonbiak, gaueko izakiak, hilobiak, odola, Edgar Alan Poe, Nosferatu, banpiroak, kanposantuak... izan dira euren abestien elikadura.
Laugarren lana dute Santa Sangre eta, oraingo honetan, Mexikon, Espainian, Italian eta beste herrialde latindar batzuetan egindako zineari gorazarre egin diote. Paul Naschy, Jess Franco, Mario Bava edota Dario Argento dira omenduak, besteak beste.
Emaitza kutsu gotikoa du, iluna, odoltsua, atmoferikoa ere askotan. Inoiz entzun ez badituzu eta dagoeneko edade bat baduzu, Paralisis Permanente eta bere klasikoak ekarriko dizkizute gogora harakinek: Quiero ser santa, Unidos, Autosuficiencia... Izan ere, eta azalak zertxobait despistatu dezakeen arren, Carniceros del Norte 80etako soinuaren oinordekoak dira, eta ez dute zerikusirik egun zabaldua dagoen gustu txarreko rock gotiko hortera eta malkoz betetakoarekin.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.