Jamaikako musika iturri amaiezin horretatik, dubatik alegia, ateratako beste bilduma bat da Run it red. Simple Red taldeko abeslari Mick Hucknalden eskutik, Blood & Fire zigiluak bere hamargarren urteurrena ospatu du Irlako herri musikaren historiaren atal inportante bat laburbilduz. Duela pare bat urte Soul Jazzek Studio One-ko bitxiak oparitu bazizkigun, bilduma honek izen propioa dauka: King Tubby, dubaren printzeetako bat, zeinaren sei kantu biltzen diren. Bilduma honek 70eko hamarkadako grabazioak jasotzen ditu, noiz eta beste izen batzuk berezko argiarekin ospea lortu zuten, Horace Andy (lehen garaietako Masive Attack-en ahots nahastezina) edota Prince Jammy, besteak beste.