entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Suzzanne 2003

Room on fire The Strokes

Rock CD
Prentsa musikalak polemika merkea bultzatu zuen The Strokes newyorktarren inguruan, artean ere lehendabiziko diskoa kaleratzeke zegoela, rockaren salbatzaile berriak zirela esanez. Nahi gabe ala marketingak ondo pentsatuta, boskotearen mugimendu oro lohituta geratu da ordutik, eginkizun zutena azterketa bat izateraino, eta benetan diren talde ona baino gehiago izatera behartuta bezala. Ez bat ez beste, The Strokes-en diskoak bataz bestekoaren gainetik daude eta idatzitako kantuak oro har izugarri onak dira. Ez dago besterik, rocka ez dute salbatuko baina arratsalde gris asko bai, eta hori bada zerbait. Dena hankaz gora irauli edota lehenengoaren ildo xumetik jarraitzearen arteko eztabaidan, bigarren aukera hautatu dute eta esan liteke Room on fire lana Is this it haren anaia bikia dela. Hura bezain ona, uzten badidazue. Mono soinu minimal horri ere eutsi diote
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.