Antonio Luque sevilarrak buru duen Sr. Chinarro taldeak hamargarren diskoa kaleratu du jadanik. Lan polita. Pablo Cabraren bateriaren eta Javi Vegaren baxuaren erritmo oinarri trinkoaren babesean, eta Jordi Gilen gitarraren marrazki politek lagunduta, Antonio Luquek amodioa eta desamodioaren inguruan kantatzen du. Umorea eta esanahi bikoak erabiltzen ditu nola poza hala tragedia, nola zerua hala infernua hizpide dituelarik. Doinu atseginak dira, alaitsuak hainbatetan. Grabazioa ez da luzea (ordu erdi pasatxo) eta gustura entzuten da hasieratik amaierara arte. Taldeak hiru urte daramatza elkarrekin jotzen, eta hori nabarmena da grabazioan: musikari bakoitzak argi dauka zer egin behar duen talde gisa jarduteko, azken emaitzaren mesederako. Aipagarria da ekoizpena