entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2008

Rocka ta urrezko komona Bonberenea Txaranga

Askotarikoa CD
Musikarien etorria, gatza eta piperra, eta umorea azpimarragarria da. Musikari gazteak, trebeak eta ausartak dira. Lehen diskoan (2005, Bonberenea Ekintzak) ohiko kalejira doinuak grabatu zituzten, eta lan freskoa eta alaia osatu zuten. Bide beretik, bigarren diskoan, Ramones, The Clash, Mano Negra, The Ventures, DJ Shantel-Emir Kusturika-Goran Bregovic, Skalariak, RIP, Piperrak, La Polla Records eta Su Ta Gar taldeen kantu ezagunen bertsioak egitera ausartu dira, tronboi, tuba, bonbardino, klarinete, helikoia eta txarangen ohiko gainerako musika tresnekin, eta baita biolina, celloa, biola, teklatuak eta beste hainbatekin ere. 36 musikari gazte aritzen dira txarangan, eta grabazioan, guztira, 40 musikarik baino gehiagok jo dute. Txarangetan berriak diren soinuak landu dituzte, 80ko hamarkadan Euskal Herrian eta beste hainbat herritan sortu ziren herri mugimendu askoren filosofia, espiritu eta mezuei eutsiz. Kantuak entzutean, jauzika hasteko edota kalejiran ateratzeko gogoa pizten zaigu. Diskoko azken kantua (
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.