entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Makala 2003

Republicafrobeat Askoren artean

Askotarikoa CD
Orain dela bi urte kaleratu zen Electros y Latinos izeneko bilduma eta bertan hainbat abesti, artista eta proiektu ezberdin agertzen ziren bilduta, egungo ikuspuntu bat emanez Latin generoko musikari. Oraingo honetan, antzeko gauza bat gertatzen da, baina Afro estiloari keinu eginez. Kasualitatez, bildumaren arduraduna tipo berbera dugu, Dj Floro jauna. Madriletik datorkigu pertsonai hau eta argi dago munduko musikak egungo tendentziekin nahastea atsegin duela. CD honetan artista ezagun asko bildu du, mota honetakoak eta bestekoak. Esate baterako, Femi Kuti, FatBoy Slim, Masters at Work, Blaze, Tony Allen, Digi Onze, Zuco 103, Keziah Jones, Snowboy... Diskoa oro har ondo dago, erritmoz beteta eta oso alaia dantzatzeko. Beharbada abestiren bat gehiegizkoa edo luzea izan daiteke. Egokia afrobeat-aren aurpegi berriak ezagutzeko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.