entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Dani London 2005

Redskins sounds from Euskal Herria MOSSIN NAGANT

Punk CD
Diskoaren izenburuari so eginez hasiko dugu komentarioa: Euskal taldea dugu Mossin Nagant (Gasteizkoa), skinhead dira eta gorriak, guztiz gorriak. Zortzi abestik osatzen dute lana, eta denetan komunismoaren aldeko oihuak aurki daitezke introan eta Gora Euskal Herria!-n izan ezik (hemen Euskadiren independentziaren aldekoak dira). Izenburuarekin geratuko litzaigukeen zalantza bakarra musika estiloari dagokiona izango litzateke, baina Euskal Herrian skinhead ska eta reggae taldeak oso urriak direla kontuan hartuta, erraz asma daiteke Mossin Nagant taldeak Oi! egiten duela. Gainerakoan, cd-a entzunez gero ereserki bat beste baten atzetik aurkituko duzu, Oi!-aren ezaugarri den moduan. Batzuetan azkarrago, besteetan erdi abiadurako erritmoaz, talde honen berezitasunik handiena, aipatu bezala, bere konpromisozko letretan dugu, modu honetan beste talde askok beren ahotan darabiltzaten biolentzia eta mozkor kontuak alde batera utzita.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.