entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2003

Random Rock Brilliant Sharks

Rock CD
Gutxika ezagutzera ematen ari den talde valentziarra da Brilliant Sharks. Ez dute erraza hala ere, nahiz eta euren estreinako diskoak argumentu aski interesgarriak dakartzan. Maketa bat atera eta Valentzia inguruan jotzen ibili ondotik, Brilliant Sharks-ek lehen disko luzea argitaratu zuen duela hilabete batzuk Criminal Records-en eskutik. Lan sendoa da, gitarzalea eta serioa. Eta ez dirudi gezurti oportunista batzuen aurrean gaudenik. Energia eta emozioa darie Ride, Anita edota Five eyes nice pricze bezalako kantuei, non gitarra ebakitzaileak jaun eta jabe diren. Hamabi kantu jaso dituzte guztira eta 70eko rocka nahiko agerikoa da, 80ko hamarkadako erreferentziarik falta ez badira ere. Ezetz asmatu?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.