entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

R13 R13

Rock CD
Gorliztik datorren taldea dugu R13. Arkaitz Quilez (gitarra), Onintza Elorriaga (ahotsa), Andoni Elorriaga (bateria) eta Osoitz Elkorobarrutia (baxua) musikariek osatzen dute. Lan txukuna eta sendoarekin estreinatu dira. Soinu ona, oinarri erritmiko trinkoa eta ahots indartsua topatuko ditu entzuleak diskoak biltzen dituen 10 abestietan barrena. Kantuen eraikuntzan ez dute adreiluak bata bestearen gainean jarri nahi izan, pareta laua lortze bidean, eskertzekoa benetan, egituretan sakontzeko nahia erakutsi baitute. Batzuetan, Onintza abeslariak afektazio gehiegitxo ematen dio ahotsari, bere lana goraipatzea baino ez dugun arren. Debut interesgarria.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.