entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Rafa Cabeza 2007

Pura Vida Hamlet

Hardcorea CD
Pura vida du izena Hamlet madrildarren lan berriak. Hamar kanta Madrilen grabatukoak, baina bide luzea egin dutenak dendetara iritsi baino lehen: Londresen nahastuak izan dira Collin Richardson ingeniari ezagunarekin (Slipknot, Fear Factory) eta New Yorkeko West West Side Studioetan masterizatu dituzte. Sasoi-sasoian daudela erakusten dute disko honetan eta taldea heldutasun gozo batetara iritsi dela. Hasierako diskoen jenio txar hori apur bat leundu egin da, talde ia gehienei gertatzen zaien bezala, baina metal eta rockaren hizkuntza maisuki erabiltzen denean beste errekurtso batzuekin betetzen dira zulo horiek. Niri, kantariaren lanak harritu egin nau. Zerbait Chris Cornell eta Phill Anselmoren artean.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.