Gure bizitzaren historia. Talde bat deskubritzen dugunean, bi hilabete lehenago desegin zirela ohartzen gara. Zerrenda honetan azkenekoa Masters of the Hemisphere izan da, Protest a Dark Anniversary hau argitaratu ondotik desagertu zen talde estatubatuarra. Euren hirugarren lana zen. Eta puntu asko zituen gure CD xarmadunen zerrendan leku garai bat betetzeko. Izan ere, horrenbeste gustatzen zaigun Eskozia popzale horren zerbait daukate, eta Built to Spill-en edo Elephant 6-eko Beulah eta Of Montreal gisako banden askatasun gitarrazalearen beste apur bat eta baita hasierako Hefner-en berehalakotasuna ere. Orain, aurreko lanak bilatzera eta Dances with Wolves taldearen arrastoa segitzera, alegia, Masters of The Hemisphere-ren jarraipen naturala.