entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Rafa Cabeza 2005

Positiva El Agente Naranja

Rock CD
El Agente Naranja 1998. urtean jaio zen. Gaur egun seikote batek osatzen du taldea, hirugarren gitarra-jole bat sartu eta gero. Honela, Positiva diskoa grabatu zuten iaz. Hamar kantu berri, non metal berria jorratzen duten oso zentzu onez. Metala esatea, agian, gehiegi da. Grunge eta rock independente asko baitago disko honetan. Pearl Jamen giro lasaietatik Deftonesen infernuetara jaisten da El Agente Naranjaren musika. Eta tartean harrapatzen duten guztia txikitzen dute. Vicente Mateu-Tormo ez da abeslari onena izango, ahots nahiko mugatua baitu, baina bereak eta bi ateratzen dizkio. Ondo baino hobeto erabiltzen du garrasi basatienetatik xuxurla misteriotsuenetara pasatzeko. Batzuetan astuna edo lineala egiten da, baina izaera berezia ematen dio berez nahiko berezia den talde valentziar honi. Hiru gitarra horiekin zuzeneko indartsuak eskaintzen dituztela asma daiteke eta ez dutela diskotik zuzenekora gehiegi bidean utziko. Aipatu ere diskoaren aurkezpen polita eta originala, Vitalogy eta gisako diskoetako grunge izpiritua birsortuz.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.