OM hinduen arteko silaba sakratua da. Brahma jainko sortzaile mugagabe eta unibertso osoaren irudia. Funtsezko soinutzat hartzen da, milaka hitz mantra eta jainko esanen oinarria eta jatorria. Sleep doom metaleko aitzindari eta erreferentzi izandako hirukotea banatzean, Al Cisneros eta Chris Hakius-ek silaba sakratua aukeratu dute talde berriaren izen bezala. Gai espirituala eta erlijiosoa alde batera utzita zaila da izen egokiagorik aurkitzea. OM funtsezko soinua dira, baxua, bateria eta ahotsa besterik ez. Funtsezko Black Sabbath eskolako riffak, funtsezko doinuak eta hitzak etengabe infiniturantz hedatzen den espiral baten moduan errepikatzen dituzte. Elementuak sinpleak eta urriak dira, emaitzak handiak, zabalak, azkengabeak. Hinduen sinismenen arabera OM silaba betiereko bakarra da. Oraina, iragana eta etorkizuna aldi berean jasotzen dituen bakarra.
Pilgrimage OM-ren hirugarren lana da. Aurrekoekin alderatuz, aurrerapauso edo atzera pauso ote den, zenbaterainoko ezberdina den eta hobea den ala ez erabakitzea ia ezinezkoa iruditzen zait. Agian ez dago esaterik. Une amaigabe horren barruan ez dago ez iragan ezta etorkizunik ere. OM-ren musika ez da 70. hamarkadako hard rockaren berpizte eta imitazio hutsa, baina aldi berean ez da erabateko musika berria erreferentzi garbi bati oso lotuta baitago eta asko zor baitio. Bilakaera aurrerantz edo atzerantz doan ez dago esaterik, ez da hori planteamendu egokia. OM-ren musika kanporantz sakabanatu eta kutsatu beharrean barnerantz sakontzen du. Bertan hedatzen den unibertsorantz, aukera berriak eta ezezagunak (ber)aurkituz. Horixe da bere gakoa eta bere handitasuna.
Plazaratu dituzten hiru diskoetatik edozein da gomendagarria OM-ren musikaz jabetu eta ezagutzeko. Zein da
Pilgrimage-ren berezitasuna? Steve Albini-ren ekoizpen zorrotza, distiratsua, eta