entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2006

Out of place Los Fancy Free

Elektronika CD
Diskoaren tituluak dioen moduan, lekuz kanpo sentitu daiteke guraso hippiak izan zituen suediar bat Mexikoko erdialdean. Edo agian ez! Agian hori izan daiteke leku aproposa Martin Thullin bezalako tipo batentzat, 90. hamarkadaren amaieran sortutako banda honen burua. Bere azken lan honetan garrantzitsuena ondo pasatzea da. Ingelesez abesten du eta eragin asko erakusten dituzte bere doinuek: David Bowie, Sonic Youth edo Talking Heads, hiru aipatzearren. Zerrenda osoa ez litzateke Entzun!en ale honetan sartuko. Hala ere, egiten dituzten doinuak ez dira batere konplikatuak, are gehiago, modu errazenean etekin handia ateratzen diete. Diskoa dibertigarria da. Soinu gordina erakusten du, 80. hamarkada hasierako soinu lotsagabearekin batera. Gainera, Martinen abesteko modua ere kutsakorra da. Ez da beste munduko disko bat, baina momentu onak erakusten dizkigu, hala nola Copycat, Fine balada hilkorra edo Some vision bezalako soinu alaiak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.