entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2002

Om 100 Askoren artean

Elektronika CD
Etorkizuneko musikaren estatu batuek ehun disko bete dituzte. Zorionak. Zorionak OM diskoetxeari komertzialtasunetik aldendurik disko kopuru hori kaleratu ahal izan duelako eta zorionak bereziki ehun disko horien bidez musika elektronikoak eta musika beltzak elkarren artean duten lotura estuak osasun ezin hobea duela erakutsi dutelako. Zorionekoak gu, musika zaletuok OM diskoetxearen diskoekin gozatzeko aukera dugulako eta zorionekoak gu ere, dantza zaletuok, OM diskoetxearen diskoekin lehertu arte dantzatzeko aukera dugulako. Zorionak Soulstice, Afro-Mystik, Johnny Fiasco, Miguel Migs eta OM diskoetxearekin diskoa kaleratu duzuen musikari eta abeslari guztiei eta eskerrak soul musikaren eta kalitatezko dantza musikaren arima bizirik mantentzeagatik. Mila esker.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.