entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Urrutia 2010

Nubes de papel Depedro

Folk-kantu-Egile CD
Denbora pasatu egin da lehenengo aldiz Jairo Zabala zuzenean jotzen entzun nuela. 3 Hombres deituriko blues/rock taldeko liderra zen eta aparteko zuzenezkoa tea ikuskizuna eskaini zigun. Orduan musikari ikaragarria iruditu zitzaidan, frontman aparta, gitarra jole bikaina eta ahots bikainez hornitu egiten zituen bere abestiak. Esan behar dugu Jairo Zabalaren ibilbide musikala luzea dela: telebistako programetan musikari, 3 Hombres, La Vacazul eta azkenengo lau urteetan Calexico talde estatubatuarraren bidaide.
Hala ere, hainbat lan eta proiektuen artean denbora izan du bere bakarkako bigarren lana lantzeko eta kaleratzeko. Nostalgia eta itxaropen sentipenak bateratzen diren disko intimista dugu. Bai ingelesez, bai gaztelaniaz idatzitako 13 abesti trankil non doinu akustikoak, country edota afrikarrak topa ditzakegun. Hitz gutxitan esanda, 13 abesti goxo eta lasai igande euritsu baten etxean patxadan entzuteko.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.