entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

Mr. T-Bone sees America Mr. T-Bone

Ska CD
Mr. T-Boneren ahots zuriak (bere jatorria italiarra da) gidatzen du lan dotore, atsegin eta dibertigarri hau, dantzarako zein begiak itxita entzuteko egina. Baliteke sekretua diskoa grabatu duten musikari bikainetan egotea, izan ere, Slackers, New York Ska Jazz Ensemble, Rocsteady 7, Casino Royale edota Africa Unite taldeetako hainbat musikarik kolaboratu dute, baina sinistuta gaude, inportantea izan arren, hori ez dela arrazoi nagusia izan. Mr. T-Bonek buruan daukan lehengaia da sekretua. Izan ere, musikariak bikainak direnean eta lehengaia are onagoa, emaitza ezin baita txarra izan. Hiru adibide: iraganarekin zubiak eraikitzen dituen kantua (Bring me back); dub laztantxoak (Sweet child) edota groovea zainetan daramaten doinuak (I mean). Lelo, koru eta konponketa kilikagarriez lagunduta, disko hau irribarretsua da, jela baino freskoagoa, maite duzun pertsonaren irribarrea bezain atsegina. Dance crashers go on!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.