Zoriontasun jauna. Dr. Calypso katalanen disko berria ez da berria. Ia azken hogei urteetan egindakoa egiten jarraitzen dute: ska. Ska musikaren izaeraren parte dira erritmo azkarrak, dantzagarriak eta alaiak eta horiek dira Dr. Calypsoren disko honetan aurkituko ditugunak. Estatuko ska talde aitzindariaren kantu berrietan jamaikar skaren jazz ukituak eta europar kutsuko erritmoen pop izaera aurki daitezke. Ez dira garai zoriontsuak ska musikarentzat. Jamaikan aspaldi utzi zioten ska musika egiteari (salbuespenak salbuespen) eta AEBak, Europa eta Japonia dira musika estilo hau bizirik mantendu dutenak. Nahiz eta betidanik izan diren ska zaletuak, Euskal Herrian ez ditu bere garairik onenak bizi. Egoerari buelta eman nahian lanean urte asko aritu dira Dr. Calypso. Hasieratik FBI (Fuentes Bien Informadas) fanzineari lotuta Katalunia izan da Estatuan skazale gehien jaso dituena. Ska, musika estiloa izateaz gain, bizitza ulertzeko eta disfrutatzeko modua da eta bere estetika propioa du. Charlie Brown bezalako artistei esker estetika hori bizirik mantendu da eta gaurkotua dago; bera da Estatuan ska musikarekin erlazionatutako edozeren irudia. Irudiaren atzean dagoen mamia berpizteko berriz lan asko dago egiteko oraindik. Gr