entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Iker Iparragirre 2004

Monolithic baby! Monster Magnet

Rock CD
Monolithic Baby da Monster Magnet taldearen lan berria. Diskoa grabatu aurretik zenbait aldaketa egon dira taldean: alde batetik diskoetxe aldaketa: A&M diskoetxearekin kontratua bukatu (Greatest Hits diskoarekin) eta SPV diskoetxe alemaniarrera pasa dira lan hau argitaratzeko. Bestalde, baxu jolea eta bateria jolea ere aldatu dituzte. Orokorrean, diskoa oso ona da, produkzioan zertxobait pasatu diren arren... Diskoak dituen hamabi abestiak entzun eta gero, bi zatitan banatu genezake lan hau: lehenengo sei abestiak (Powertrip diskoan bezala) hard-rock eta rock&roll kutsukoak dira. Azpimarratzeko modukoak ondoko hauek: Slut machine, Radiation day eta Monolithic. Bertsio pare bat egin dituzte ere: The Right Stuff (Robert Calvertek,Hawkwind taldeko abeslaria izan zenak1974an idatzitako abestia) eta There is no way out of here (Pink Floyd taldeko gitarra jole eta abeslaria David Gilmour-ek 1978 urtean idatzi zuena). Azken hiru abestiak Dopes to Infinity diskokoak dirudite,besteak baino askoz ere psikodelikoagoak...
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.