Beti pentsatu izan dugu gauza berbera ikusterakoan norberak bere ideia ateratzen duela. Eta horrela gertatzen da Arab Strap bikotearen disko berriarekin. Ez genuen espero Aidan Moffat OT-ren ahotsa edukitzea orain, ezta estilista berbera (oraindik amesgaiztoak dauzkat txandal harekin Donostian ikusi eta gero, Tindersticks-ekin eman zuten kontzertuan).
Baina dotorezia berbera erakusten du abesteko unean. Orain soinuak izan dira aldatu direnak. Eta ondo etorri zaie aldatzea. Fucking little bastard sinestezina izango zen orain hiru urte. Baina potentzia ez zaio inori gaizki etortzen (beno bai, baina gaizki dago nori esatea).
Gero, ekitaldietan, dena txikiago azaltzen da, bareago. Taldearen beste izaera erakusten. Han, Pica luna, Who name the days, Glue edo The week never starts round here abestiek emozioa dardara bihurtzen dute, lehen bezala, beti bezala.