John Stanier, Duane Denison, Kevin Rutmanis eta Mike Patton dira talde honen partaideak. Mike Patton (Faith No More, Mr. Bungle, Phantomas) abeslaria izanik, bere lehenagoko proiektuen erreferentziak ateratzea agian errazegia da, baina ia ezinezkoa egin zait Tomahawk-en bigarren disko hau komentatzeko erreferentzia hauek kontutan ez hartzea. Tomahawk-en lehenengo diskoarekin konparatuz gero, basatiagoa iruditzen zait azken hau. Mr. Bungle-ren lehenengo diskoa gogora ekartzen badigu ere, momentu batzuetan samurtzen dira Faith No More-ren abesti lasaiak gogoratuaz (batez ere ahotsean). Esate baterako, Capt Midnight eta Desastre Natural, azken hau Mike Patton-ek erdaraz abesten duen lehenengo abestia. Harlem Clowns izan daiteke aipatutako erreferentzietatik urrunen geratzen den kantua. Nire ustez hamabi abestietatik hoberena da.