entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2007

Martin Atkins China Dub Soundsystem Askoren artean

Elektronika CD
Txina denon ahotan dago azkenaldian. Aurten Joko Olinpikoak jokatuko dira eta Tibeten bazterrak arro daude, Txinako zapalkuntza salatzeko izan diren altxamenduen harira, Joko Olinpikoen erakusleihoak tibetarrei ematen dien oihartzuna probestuz. Bi urte egin behar ditugu atzera ordea, mintzagai dugun kantu sorta honen jatorria ezagutzeko. 2006ko urrian, Martin Atkins (Public Image LTD, Nine Inch Nails, Killing Joke edota Pigface taldeetako bateria jolea izandakoa) Pekinera iritsi zen hango eszena musikala ezagutzeko asmoarekin. Aurkitu zuen giroak Londresen 70eko hamarkadaren bukaeran edo New Yorken 80koaren hasieran bizi izan zituenak gogora ekarri zizkion.
Ondorioz, bi bilduma egin ditu han ezagututako artista eta taldeekin. Lehenengoak, Look directly into de sun: China pop 2007, Txinako punk eta rock estiloko 18 kantu biltzen ditu. Bigarrena, Martin Atkins China Dub Soundsystem, erremix disko bat da, gure ustetan bietatik interesgarriena. Azken bilduma hau egiteko, Martin jaunak hango musikariak estudiora gonbidatu zituen eta handik ateratako grabazioei Txinako instrumentu tradizionalak eta Tibeteko kantarien ahotsak gehitu zizkien. Txinako herri musika tradizionala elektronikarekin, rockarekin, hip-hoparekin (Japonian egiten diren baseak gogora ekarri dizkigu bilduma honek) edota jungle gisako soinuekin uztartu du Atkins-ek. Emaitza tradizioa eta modernitatearen uztarketa bitxia da, exotikoa, iluna eta, gutxienez, kuriosoa. Kasurako, Tibetans vs. Dirty Girl kantuan Tibeteko mandolina jotzaile eta abeslari bat, scratch egile bat eta Dirty Girl izenpean ezkutatzen den abeslari txinatar bat batu ditu Atkins-ek, tradizioa eta lizunkeriaren arteko zubi erakargarria erdietsiz.
Gure zalantza da oportunismoak bultzatuta ez ote duen disko hau egin, baina emaitzak oro har konbentzitu gaituenez, ongi etorria emanen diogu, bestelako kontuei erreparatu gabe.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.