Euskal Herrian jamaikar musika zabaltzeko lan egin duten izenen artean, ezinbestekoa da Ibon Larruzea aipatzea. Akatz taldeko partaide, instrumentu desberdinak jotzen dituen musikari aparta eta soinu teknikari paregabea da. Eta hori gutxi balitz, abeslaria ere bada. Azken urteotan, Euskal Herrian eta estatu espainiarrean reggae musikarekin egin diren proiektu garrantzitsuenetan parte hartu du. Roberto Sanchezen proiektu guztien kolaboratzaile fidela, 12 Tribu, BDF, Loud & Lone, Ambassah eta beste hainbat talderekin aritu da; instrumenturen bat jotzen edo soinu teknikari bezala. Euridia, Ibon Larruzearen bakarkako egitasmoa da. Orain aurkezten zaigun diskoa 2004. urtean hasi zen grabatzen. Lehen pausoak Euskal Herrian eman zituen eta Italiatik pasa eta gero, etxera bueltatu zen 2005. urteko irailean diskoa bukatu arte. Diskoan, izenburuak dioen bezala,