entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2012

Los Mambo Jambo Los Mambo Jambo

R&b, Rock-And-Roll 7"-EP
Mamboooooo!!! Mamboooooo!!!
Los Mambo Jambo izenaren atzean, rhythym and blues eta rock and rollaren esparruan eskarmentu handiko lau musikari ezkutatzen dira. Mario Cobo, Dani Nel-lo, Ivan Covacevic eta Anton Jarl. Bartzelonan sortu ziren 2009an eta egun Apolo aretoko Taboo gauetako banda erresidentea da, non vodevil eta burlesque show dibertigarri bat eskaintzen duten. Izan ere, Los Mambo Jambo zuzeneko talde instrumentala da eta dagoeneko asma genezake r&b ultraenergetikoa eta rock and roll eroena jorratzen dutela, swing, surf eta bestelako osagai eztandagarriak nahasiz.
Berriki argitaratu duten beren lehen 7 hazbeteko EPan argi erakusten dituzte beren kartak: 50etako gitarra hiltzaileak, bateria jostagarriak, saxofoi erretzailea, kontrabaxu bizigarriak eta pekaturako gogo asko, sentsualitate heze eta erritmo beroko kantuak baitira Sack O'Woe, Hot guindillas, Flamin' Hips eta Jambo Walk. Las Vegas grind eta Buttshakers bildumetako zaleek pozik hartuko dituzte abestiok, eta gainontzeko musikazaleek ere, ez baitago pekatua baino hoberik!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.