entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2008

Lekua Humus

Rock CD
Doinu trinkoak eta melodia politak. Energia handia darie Humusen kantu berriei. Erritmo biziak eta denbora erdikoak, eta gitarra zikinak baliatu dituzte, kantuak kemen handiz jotzeko, barealdirik gabe. Alde teknikoari aurreko diskoetan baino gutxiago erreparatu diote, eta zuzenean mamira joan dira, soberan egon litezkeen apaingarriak eta moldaketak alde batera utzita, kantu bakoitza osatzeko zein marrazki eta ukitu ziren beharrezkoak argi edukita. Kantuetan, kezkak, zalantzak, egoerak eta bizipenak dituzte hizpide. Kantuak egiteko eta borobiltzeko, eta grabazio osoa ekoizteko egin behar izan duten lana handia izan dela nabarmena da. Disko indartsua, sasoikoa eta zuzena egiten ahalegindu dira, eta lortu dute. Diskoz disko, beren ibilbidea egiten ari dira. Humusen kantuek gero eta metal kutsu gutxiago daukate, eta molodiek garrantzi handiagoa. Humus taldekoek argi daukate zer egin nahin duten. Zein lekutan dauden badakite.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.