entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
txabi@funtsak.net 2006

Lasal 2 Askoren artean

Elektronika CD
Bartzelonan lekutua dagoen Lasal udako txiringitoaren bigarren bilduma. Bertako programatzailea den Joan Barbenak osatu du (lehenengoa ere berak egin zuen). Bada, lehendabiziko bolumenaren maila altua gainditu du oraingo honetan. Hamahiru abesti inguratu ditu diskora, musika beltzaren itsasoan igeri egiten dutenak. Aukeraketa bikaina da, ez da ezer sobra, eta dantzaleku undreground-enetako arrakasta batzuk jasotzen ditu: Recloose-ren Dust; Cardiology-ren, birnahasketa; Aarvard-en Man to come (erritmo kutsagarria) edota Linkwood Family-ren saxoaren dotorezi gozoa. Halaber, Alemaniatik sinkopa digitalak edota Kaliforniako hip-hop soulfull-ena entzun daiteke bilduma honetan. Oso gomendagarria. Jada hirugarren bolumenaren zain gaude.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.