Melodia gozoak eta leunak entzuten ahal dira Lain taldearen lehen diskoan, baita apur bat gogorragoa den kanturen bat ere. Pop eta rock kutsuko doinuak. Azpimarragarriak dira Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze kantarien arteko koruak, bien ahotsen arteko jolasak. Maitasunaren inguruan kantatzen dute gehienbat, desamodioari buruz ere bai, baina baita zentsura eta bestelako hainbat gairen inguruan ere. Haiek konposatutako kantuekin batera, bi bertsio grabatu dituzte: Lainen sorrera ekarri zuen Lor taldearen