Berandu xamar dator iruzkin hau, are gehiago taldeak diskoa helarazi zigunetik denboralditxoa pasa denean. Halere, inoiz ez da berandu talde interesgarri bati buruz mintzatzeko bada (eta Acido C bada). Bi urtetan ehun!!! kontzertu inguru eman dituzte. Funk doinuak dakartzaten zazpi kantu bildu dituzte diskora, gure hezurdurak askatzeko eta muskuluei elektrizitate pixka bat emateko. Donostia, Irun eta Elgoibarko musikariez osatua da Acido C: Iban Guinea (tronboia), Iker Martin (saxoa eta ahotsa), I