Klapa, Kroazian kokaturik dagoen Dalmatia lurraldeko eta a cappella erara abesten diren kantu tradizionalei deritze. Aldi berean, taldea, lagunartea esan nahi du. Abiapuntu horretatik Andrej Jakus musikari kroaziarrak bere herriko zein mundu osoko 12 musikari elkartu ditu eta beste horrenbeste klapa kanturen nahasketak egin dituzte, elektronikaren hamaika aldaerak uztartuz. Egia esan, drum&bass, jungle, dub, house, breakbeat, ... bezalako doinu alaiak biltzen dituzten kantak izan arren, disko motel xamarra da eskuartean dugun hau, hasierako bizpahiru kantak salbu, bukaerarako diskoa astun samarra egin daitekeelarik. Kantatzeko era tradizionala doinu berriei gailendu? Beharbada.