entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Julen Azpitarte 2007

Karate b/w My Baby likes to Boogaloo The Emperors

Soul EP
The Emperors soul eta funk banda 50eko hamarkadan Harrisburg (Pensilvania) hirian eratutako boskote beltza zen. 1966 urtean Karate izeneko singlea argitaratu zuten Mala zigilu mitikoarentzat Filadelfiako Impact Sound estudioetan. Doinu horri esker R&B zerrendetako 33 portura iritsi zen eta pop zerrendetako 50. postura. Handik gutxira My Baby Likes To Boogaloo grabatu zuten, hammond teklatuarekin eta bongo basatiekin. Ukitu latinoak eta arte martzialen inguruko hitzak uztartuz, soul kantu biziak grabatu zituzten, hezurdura hausteko modukoak. Emperorsen garaian oraindik ez zen funk estiloa ezagutzen, baina haiek funk erritmoetatik gertu zeuden doinuak jo zituzten. Bi kantuon bertsio oihandarrenak Bartzelonako Pennimanen berrargitalpen ofizialean daude. Hala ere, egun Philly Archives zigiluak ere Karate izenburua duen lp-a berrargitaratu du. Ezinbestekoa erritmo beltzak maite dituzten zaleentzat.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.