entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Joxi Ubeda 2009

Kantaflor Kantaflor

Heavy-Metal CD
Heavy metal eta rock gogorraren eremuetan aritzen dira. Beren kabuz, autoprodukzioaren bidetik. Ibarrakoak (Gipuzkoa) dira. Indar handiz jotzen dute, eta ozen entzuteko moduko doinuak sortzen dituzte. Zazpi kantu bildu dituzte beren lehen CD-maketara. Horietako batzuetan 80 eta 90eko hamarkadetako heavy doinuak antzematen ahal dira. Musika klasikoko aireak ere bai. Erritmo-kaxa erabili dute grabazioan, eta jendaurreko saioetan ere tresna horrekin aritzen dira, baina aurrerantzean bateria batekin jotzea da beren asmoa. Hitzak idazteko beren bizipenetan oinarritzen dira, ingurura begiratu eta ikusten dutena islatzen dute, eta salaketa eta aldarria ere egiten dute. Taldean gustura aritzen direla nabarmena da, ederki pasatzen dutela. Jendaurreko emanaldi bakoitza jai bat da haientzat. Nabarmena da lokalean jo eta jo aritzen direla, eta bigarren CDa prestatzen ari dira jadanik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.