entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2003

Ja-Man All Stars. In The Dub Zone Askoren artean

Dub CD
Jamaikako historia suaz eta odolaz idatzitako historia den bezala, jamaikar musika suaren eta odolaren inguruan konposatutako musika da. Sua, odola eta iluntasuna, urteetan zehar Jamaikan egindako musikaren zati handi bat irlako baso sakonen artean ezkutatua mantendu delako. Ingalaterrako Manchester-en egoitza duen Blood & Fire zigiluak baso horietan barneratu eta duintasun handiz, behar duten arreta eskainiaz, ondo baino hobeto ezkutatutako altxorrak argitara ekarri ditu. Zorionekoak gu. Altxor bilaketa horretan Dudley Manzie Swaby izeneko produktore ezezagunaren ekoizpenei iritsi zaie txanda eta 1977an eta 1980ean argitaratutako Ja-Man Dub eta Kings Dub diskoak formatu digitalean berrargitaratu dituzte, garai hartan kaleratutako lau singleren B aldeekin batera. Kantu guztiak Channel One estudioetan grabatu ziren, garai hartan Jamaikako ghettoetan zegoen grabazio estudio onenean eta irlako musikari onenenekin. Zer gehiago esango dizuegu... Diskoan entzun daitezkeen kantu guztiak originalen dub bertsioak direla, dub musika zer den azaltzeko leku gabe geratu garela eta 2003. urtean zehar Ja-Man zigiluaren kantu gehiago berrargitaratuko direla. Give Thanks & Praises.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.