entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria Kortabarria 2014-12-09

Jackeline / Candlelight Los Mambo Jambo & Barrence Withfield

Rock-And-Roll 7-HAZBETEKOA
Barrence Whitfield Bartzelonako Los Mambo Jamborekin batera? Barrence Whitfield Bartzelonako Los Mambo Jamborekin batera?

7 hazbeteko honen jatorria, gurean aski ezaguna den musikari amerikarrak eta Bartzelonako laukote instrumentalak Rockin' Race Jamboree jaialdiaren 20. urteurrenean elkarrekin eskainitako zuzenekoan dago. Magia sortu omen zen bi aldeen artean, eta gutxira, binilo hau osatzen duten bi abestiak grabatu zituzten. Kontzertuaz gozatu ez, baina EP hau denbora tarte luzean jira eta bira ibili izan da etxean. A ze bi errai-erraietako rock and roll kantu!

A aldean, Jackeline dotore bezain gordina, edonor dantzan jarriko duen pilula atomikoa. Gitarren solo bikainek, saxoaren ziztadek eta Withfield jaunaren ahotsak (eta uluek) koktel dantzagarria bermatzen dute.

B aldean berriz, 60. hamarkadako The Gestures talde amerikarraren Candlelight abestiaren moldaketa, jatorrizkoa baino basatiagoa. Pop zein hastapenetako r
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.