entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Makala 2003

Is you Is Micatone

Jazz CD
Sonar Kollektive 1998an jaio zen Berlingo Jazzanova dj eta produktore taldearen eskutik. Hasieran kolektibo bezala ekin zioten arren, gaur egun esan dezakegu diskoetxe ospetsua bihurtu dela Alemaniako jazz-dance eta inguruko eszenan. Micatone taldea izan daiteke zigilu honen erreferentzi berrien artean nabarmenetakoa, bereziki seikote honek pop talde baten egiturarekin lortzen duen tonu lasai eta anbiental berezi horregatik. Zuzenean benetako instrumentuekin jotzen dute, baina grabatzerakoan elementu organikoak eta digitalak nahasten dituzte, fusio originala lortuz. Neskaren ahotsak ere bere protagonismoa badu eta batzuetan antzekotasuna sumatu daiteke Erykah Badurekin. Is you Is diskoak orokorrean patxadan egoteko musika motela badakar ere, baditu dantzatzerako abestiak, Plastic bags & magazines esate baterako.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.