entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

Inna de Yard Linval Thompson

Reggae CD
Reggae klasikoaren doinuak irudikatu behar ditugunean, eguzkiak itsututako inguru idilikoa irudikatzeaz gain, erdi biluzik doazen eta burua txurroekin josita duten beltzak datozkigu burura. Haize sekzioa, perkusioak, bateria, gitarra, baxua eta teklatua. Ia edozein reggae kontzertutan aurkituko ditugun musikariak dira (nahiz eta askotan, zoritxarrez, haize sekzioa eta perkusioa egon ez). Reggae musika egiteko garaian, ordea, edozein musika estilo konposatzerako garaian bezala, irudia askoz ere sinpleagoa izan ohi da normalean. Musikaria eta bere gitarra (gaur egun musikaria eta bere ordenagailua litzateke egokiagoa agian?). Musikaria bere bakardade osoan, konposatzeko inspirazio bila. Horrenbestera iritsi gabe, Mackasound diskoetxeko lagunek, reggae musikaren hainbat abeslari hartu eta sesio akustikoak grabatu dizkiete. Ghettoko edo yard-eko sesioak dira; hau da, kaleko sesioak zuzenean. Gitarra akustikoa, perkusioa eta ahotsa. Toma bakarrean eta estudioko trikimailurik gabe. Oraingoan Linval Thompsoni egokitu zaio txanda eta abeslariari teknologia soberan zaiola erakutsi digu. Biluzik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.