entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antxon Ugarte 2005

In Your Honor Foo Fighters

Rock CD
Kurt Cobainek bere buruari tiro egin zionean, 1994ko apirilean, Nirvana taldearen errentagarritasun ekonomikoa betikotu zuen gizartearen nekrofilia dela eta. Rubioak ez ziren bi taldekideek poltsikoak bete diru bizitzan zer egin erabaki behar izan zuten. Jatorri kroaziarra duen Krist Novoselic baxu joleak politikan dihardu egun Kalifornian. Bere erritmoarekin Nirvana enfokatu zuen Dave Grohlek ordea, aspalditik grabatuak zituen demoak argitara eman zituen 1995ean. Foo Fighters jarri zion izena, baina tresna guztiak berak jotzen zituen gizon bakarreko orkestra zen. Zuzenean jotzearen beharrak talde bat biltzera bultzatu zuen, baina oraingoan bera zen abeslaria, gitarra-jolea eta idazle nagusia. Denok dakigu bateria jolea taldean gutxien ligatzen duena dela, eserita, eszenatokian apenas ikusten baitzaio aurpegia. Beraz, ulergarria da Grohlek hartutako erabakia. Beste ikuspegi batetik, entzuleok bateria bikain bat galdu genuen gitarra/ahots on baten truke. Baina nola diren gauzak, bigarren diskoa grabatzeko unea iritsita, Goldsmithen lanak Grohl ez zuen asetzen eta ezkutuan gainetik grabatzen zituen bateria pista berriak. Goldsmithek trikimailuaz jabeturik taldea utzi zuen duin. Hori gutxi balitz, 2002an jadanik amaitua zen One By One albuma aldi baterako gorde zuen horrenbeste gustatzen zaion QOTSArekin Songs For The Deaf grabatu ahal izateko eta, bide batez, aspaldian (In Utero-tik zehatz esanda) egiten zuen lanik onena eskainiz publikoari. Baina orain Foo Fightersekin datorkigu berriro, ez disko berriarekin bakarrik baizik eta disko bikoitz berriarekin. Bata elektrikoa eta bestea akustikoa. Tira, Offspring baino hobeak dira, ezta?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.