entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jon Urrutia 2007

In our nature Jos

Folka CD
Argentinatik erbesteraturiko seme suediar honen abestiren bat entzuterakoan berehala etortzen zait burura Nick Draken doinu atsegin eta bukolikoak. In our naturebere bigarren lana dugu (estreinako diskoa Veneer, 2003an argitaratu zen Suedian bakarrik). Gitarra akustiko bikain batez eta ingeles txukun eta hunkigarriaz ehundutako hamar folk abesti topatuko ditugu diskoaren barnean, baita Massive Attack-en Teardrop-en cover gozoa ere.
Gitarra akustikoaren antzezpen onargarria, afinazio alternatiboak, atmosfera pertsonal eta intimistak , melodia erakargarriak, ahots leun eta gozo batez abestuak. Larunbat bazkalondo batean etxeko sofan trankil-trankil entzuteko disko aproposa eta ezin hobea.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.