entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2009

III Ignatz

Blues CD
Zalantza izpirik gabe Ignatz azkenaldi honetan entzun dudan musikari liluragarrienetako bat da. Izenak ondo dioen bezala III Bram Devens benetazko izeneko bruselar gitarra-jole eta abeslari honen hirugarren lana da eta egia esan, nire eskuetara iritsi den lehena. Lehena bai, baina ez azkena, ezta gutxiago ere, sorginduta bainago, atxekituta, mirabe naiz, pozoitua eta narkotizatuta, blues antzinako eta sentiberenaren izpirituak harrapatu egin nau eta artista miresgarri honek plazaratutako guztia entzun arte ez dut amorerik emango.

Bluesa da Ignatz egiten duen musikari hoberen dagokion izena. Funtsezkoa, lohitsua, antzinako fonografo batek 78 rpm-ko binilo bat estatika laino baten azpitik erreproduzituko balu bezala. Ahotsa, gitarra eta hari konektatutako pedala soilean oinarritutako lo-fi grabaketen zale amorratua da Ignatz, bereak egiten ditu metodo horren zikintasuna eta distortsioa, bere soinuaren muina eta ezaugarri.

Asmoa ordea, ez da garai bateko musika, doinuak eta estetika malenkonia hutsez eta milimetrikoki antzeratzea. Ez, bluesaren izpiritu ezkutuena eta egiazkoena da hemen gauzatzen dena. Eta espiritu horrek ematen dio Ignatz-i bere barne barneko ezinegonak, grinak eta suak gaurkotasun osoz eta modurik ederrenean azaltzeko espresiobidea. Nola ulertu bestela 2009ko Belgikako gazte batek honelako musika sortzea? Bere aienen minaren sakontasuna, gitarra horien hots ziztatzailea, doinuen eragin hipnotikoa, multzoaren edertasun arraro hori? Espiritu baten lana behar du izan. Musika onenekin gerta ohi den bezala, atzo bertan, orain dela 50 urte edo imajinatutako etorkizun magiko batetan sortua izan dela pentsa daiteke eta infinitoki gozatu entzunaldi bakoitzean. Ignatz-en musikaz gain beste hainbat artista interesgarriena (TUK, El-G
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.