entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2002

Hustle! Askoren artean

Reggae CD
Reggae musika gustatzen zaizu? Erantzuna baiezkoa bada ez zaitez gaizki sentitu. Lagunek aurpegi arraroarekin begiratuko zaituzte agian, baina lasai, pasako zaie eta. Disco musikaren jarraitzaile sutsua zarela onartzea berriz larriagoa izan daiteke. Lagunek hitz egiteari utziko dizute eta lagun ez direnek zutaz barre egingo dute. Bazterketa musikalaren aurpegi ilunena dastatuko duzu orduan, baina lasai, denborarekin bakarrik ez zaudela eta reggae eta disco musikaren jarraitzaileak zuk uste baino gehiago garela konturatuko zara. Zatoz gurera eta bihurtu zaitez musika beltzaren erlijiora. Soul Jazz elizari esker disco musikaren klasikoen reggae bertsioak biltzen dituen diskoa eskuratu ahal izango duzu eta gauero errezatuko diogu iluntasunari.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.