Harrigarria da musikaren sukarrak eragiten duen beroaldia. Jende gehienak bere bizitzaren tarte batean musikarekiko interesa sentitu duela pentsatu nahiko genuke. Askorentzat musika hor dagoen zerbait da, bigarren edo hirugarren mailan dago eta tarteka, bere esku ez dagoen arrazoiengatik gehienetan, arreta jartzen dio, besterik gabe. Hauetako askok, urteak pasa ala, musika gazteen kontua dela pentsatuko du eta kito. Beste gutxi batzuentzat berriz, musika bizitzako atal garrantzitsua izango da eta hauen artean, gutxiengo batentzat, musika bizitza bera da. Azken hauetako batzuk ezagutu genituen duela gutxi. Horietako bat Leroy