Nire gurasoek ardura aurpegia daukate. Uste dut dagoeneko profesional batzuekin hitz egin dutela niri ezer esan gabe. Beti nire gainean dabiltza, ikusten dutena ulertu ezinean. Gauza da egun batean ahoa irekita geratu nintzela arrazoi nabarmenik gabe. Nahiko gogaikarria da, baina ez pentsa gaizki bizi naizela. Babero eder bat lortu eta gero, aho-mozorroa erosi dut, eta cool-hunter-a dirudit. Gainera, ahoa itxita ere nire oheko burkoak beti izan ditu listu sinadurak. Jateko zopa dut gogoko. Eta erretzeko ahoa zigarro gainean jartzen dut, lurrean, eta arnasa hartzen dut gogotsu. Interneten begiratu dut, baina ez omen dago ni bezalakorik munduan (arrazoia zenuen, amatxo). Buelta baltzuk eman dizkiot buruari. Eta denboran atzera eginez konturatu naiz Broadcast-en lehen lanak irribarrea jarri zuela nire aurpegian, bigarrenak burua alde batetik bestera utzi zidala hilabete batez, eta orain dela gutxi azken lan hau erosi nuela